Oiasso Museoak Antzinateko Egiptoko hileta-erritoen inguruko hitzaldia antolatu du
Tutankamon faraoiaren hilobiaren aurkikuntzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte urtean zehar

100 urte bete dira aurten Tutankamon faraoiaren hilobia aurkitu zutenetik, eta mendeurrena ospatzeko, Oiasso Museoak hainbat jarduera antolatuko ditu urtean zehar.
Hain zuzen, datorren ostegunean, martxoaren 10ean, Victoria Peña Romo doktoreak, Tutankamonen aurkikuntzaren mendeurrena. Antzinateko Egiptoko hileta-erritoak deituriko hitzaldia eskainiko du. Peña Romo, doktorea, arkeologoa eta Ikasketa Feniziar eta Punikoen zentroko (CEFYP) zuzendaritza batzordeko kidea da.
Elena Torregarayk aurkeztuko du hitzaldia eta Antzinateko Egipton egiten ziren hileta eta erritoak izango ditu ardarz nagusi.
Hitzaldia, datorren ostegunean, arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Oiasso Museoan.