HITZA taldea berriro Lilaton lasterketan
HITZA taldean 60 emakume inguruk parte hartu dute atzo Donostian egin zen 32. Lilaton Lasterketan. Hurrengo urtean, ziur, gehiago izango dira.
IRUTXULOKO HITZAk azaldu duenez, hamaikagarrenez, HITZA Taldea osatu dute OARSO BIDASOKO HITZAk eta beste eskualdeetako Hitzek Donostiako Lilatoian. 60 bat emakumek jantzi zuten taldearen kamiseta arrosa atzo Donostian. Besteak beste, partaideak Donostiatik, Errenteriatik, Oiartzundik, Azpeititik, Mutrikutik, Lekeitiotik eta Ondarroatik etorri ziren HITZA Lilatoian ordezkatzera.
2020an, pandemia aurreko azken Lilatoian, inoiz baino emakume gehiago elkartu ziren HITZA Taldean: 103. Aurten ez dira horrenbeste izan, baina inoiz baino gogotsuago agertu dira taldeko 60ak, pandemia ondoren berriz ere kaleak betetzeko gogoz. Aupa zuek!
Zorionak eta eskerrik asko HITZAren taldeko partaide guztiei! Oso berezia izan da! Hurrengo urtean 2020ko marka beteko duzue! 2023ko Lilatoira arte!