GazteTEK egingo dute Aste Santuan
Errealitate birtuala eta bideojokoak izango dituzte ardatz tailer hauek. Interesdunek, izen eman dezakete jada.
GazteTEK Hondarribia egingo dute Aste Santuan Soroeta ikastetxean, udalaren iniziatibaz. Doakoa da, eta izen ematea jada egin daiteke martxoaren 19 arte orrialde honetan, gazteen zerbitzuan edota 943 644 752 telefonora deituta.
Lau tailer proposamen biltzen dituzte jardunaldiek, eta 8 eta 10, edota 11 eta 13 urte bitartekoei zuzendutakoak dira.
Bideo jokoak sortu eta diseinatzea errealitate areagotuarekin eta birtualarekin izango da lehena, txikienek osatutako taldearentzat, apirilaren 11etik 13era. Era berean, data berdinetan, dronak eta errealitate areagotuaz gehiago jakiteko aukera izango dute zaharrenek.
Apirilaren 19etik 22era berriz eskainiko dute dronen eta errealitate areagotuari buruzko saioa, baina oraingoan, 8 eta 10 urte artekoek disfrutatu ahalko dute. Azkenik, data berdinetan ere, bideo jokoen diseinua eta programazioa makecode arcadearekin eta errealitate areagotua eta birtuala jardunaldia eskainiko dute, 11 eta 13 urte artekoentzat.