Aparkalekuko lan poltsa osatzeko oinarriak, errealitatetik kanpo daude PSE-EEren ustez
Oro har, oinarriak berrikusteko eskatu dute, batez ere, euskarari eta langabeziari dagozkienak.
Hondarribiko Udalak, oinarri berriak argitaratu ditu aparkalekuen zaintzaile eta TAO langileen aldi baterako langileen lan poltsa osatzeko. PSE-EEk dio euskara tituluari dagokion 2. maila eskatzeak lehiatik kanpo uzten dituela hondarribiar batzuk.
Eustaten datuetan oinarritu dira lana lortzeko aukera falta argudiatzeko: “Eustaten arabera, gure udalerrian euskaldunen % 54,8 alfabetatuta daude. Beraz, biztanleen ia erdiek ezin dute egiaztatu eskatzen den euskara-maila”.
Merezimenduetan, langabezia gehien eragiten dien kolektiboa alde batera utzi dutela salatu dute, hau da, 45 urtetik gorakoetatik 314 dira langabezian daudenak, SEPEren datuen arabera. “Gure ustez, baldintza horiek ere kontuan hartu behar dira lan-poltsan sartu ahal izateko. Uste dugu oinarriak ez datozela bat udalerriaren gizarte-errealitatearekin, eta berrikus daitezela eskatzen dugu”.