Emaitza eta albiste onez beteriko asteburua Super Amara BATentzat
Asteburu honetan 18urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatu da eta Munduko Txapelketan parte hartuko duten kirolariak baieztatu dira.
Joan den asteburuan, Valentzian, 18 urte azpikoen Espainiako Txapelketa egin zen, eta bertan, Beñat Mikelarenak eta Joaquin Alonsok “gogoan izateko” txapelketa burutu zuten. Bidasoa Atletismo Taldeko kideak dira biak ala biak.
Beñat Mikelarenak, 200m-ko modalitatean, 4. postua eskuratu zuen, kronoa 22,39 segundoan geldituz. “Izugarrizko denbora” klubaren esanetan. Bestalde, Joaquin Alonsok, 60m-etan 6. postua eskuratu zuen. Finalean 8,13 segundoko denbora lortu zuen, bere inoizko denborarik honena, hain zuzen.
Gainera, asteburu honetan, beste albiste on baten berri izan du taldeak. Izan ere, hilaren 18an Belgradon egingo den Pista Estaliko Munduko Txapelketan, Bidasoa Atletiko Taldeko bi kirolarik parte hartuko dutela baieztatu da: Teresa Errandoneak eta Pau Blasik.
Pau Blasi duela gutxi heldu zen klubera, baina dagoeneko, pasa den otsailean Salamancan ospatu zen lehiaketan, klubeko errekorra hautsi zuen 400m-etan 48,69 segundoko denborarekin. Bestalde, Teresa Errandoneak “gorriz azpimarratuta” duen txapelketa honetan, denboraldi honetako denbora hobetzeko aukera berri bat izango du.