CIMASUB zikloa, hilaren 10ean hasiko da
Hiru egunetan, pantaila handian 27 film labur eta 3 dokumental ikusteko aukera izango da hamahirugarren edizio honetan.
Itsasoarekiko errespetua, konzienziazioa eta jakinduria hedatzea helburu dituen 13. CIMASUB zikloa Itsas Etxera iritsiko da martxoaren 10ean, eta 12 arte iraungo du. Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean izango da lema, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta David Sanchez zikloaren zuzendariak jakitera eman dutenez.
Beste urteetan bezala, doakoa izango da sarrera, edukiera bete arte, eta programazioa, Txikiziklo, proiekzio eta argazki erakusketa batez osatu dituzte. Ikus entzunezkoei dagokienez, 27 film labur eta 3 dokumental ikusteko aukera egongo da. Edizio arrakastatsua izaten ari dela nabarmendu dute, “aurreikuspen guztiak gainditzen baititu, bertaratutakoei, kritikoei eta aurkeztutako lanei dagokienez”.
Ikastetxeetako ikasleen txanda izango da lehena; Itsas Etxean elkartuko dira 10:00etatik aurrera. Hurrengo beste bi egunetan, 19:00etan hasita, programazioa ez da hezkuntzari bakarrik bideratutakoa izango, eta era guztietako proiekzioak egingo dituzte, hala nola, pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezken leku eta espezie ezberdinak, edo gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak.
Bestalde, agazki erakusketa Arma Plazan egongo da ikusgai, martxoaren 9tik 31era. Programazio osoa, festibalaren orrialdean jarri dute eskuragarri.