Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 7.edizioaren sariak banatuko dituzte
Iraia Venturas irundarra izango da Asun Casasola Ipuin Lehiaketako 7.edizioko sarituetako bat.
“Abisatu iristean” izan da Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 7.edizioaren leloa eta “berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea” zuen helburu. Iraia Venturas irundarrak, irizpide horiei jarraiki, “Abisatu iristen zarenean” lana aurkeztu zuen.
Aurtengo edizioaren saridunak honakoak izan dira; helduen kategorian Iraitz Legarra (Markina Xemein) eta Ros Garcia (Madril), eta gazteen kategorian berriz, Iraia Ventura Perezek (Irun) eta Laia Farras i Collek (Bartzelona) eskuratu dute saria.
Aurtengo edizioak inoiz izan duen bigarren parte hartzerik handiena izan du; guztira 453 ipuin bildu zituzten. Gainera, aurtengo epaimahia emakumezkoek soilik osatu dute.
Sari banaketa, ostegunean, hilaren 10ean izango da arratsaldeko 19:00etan The Museum tabernan.