Gazteria departamenduak, 'Tizatu berdintasuna' jarduerara deitu ditu gazteak
Datorren astelehenean egingo da ekintza, '365 egunez martxoak 8a da' aldarria izango da nagusi.
Gazteria departamentuak Tizatu berdintasuna ekimena antolatu du hilaren 7rako. Gazteekin eta nerabeekin berdintasunaren alorrean egiten diren ekintzak “mahai gainean jartzeko eta balioa emateko” egingo dutela azaldu du Maria Serrano Gazteria ordezkariak.
Berdintasuna ez dela martxoaren 8an bakarrik lantzen nabarmendu du Serranok. “Egia da, berdintasunaren gainean martxoak 8 dela egun erreferente bat, baina prebentzio komunitariotik ikastetxeetan ematen diren proiektu eta ikasketa programa horietan guztietan berdintasun zeharlerro gisa txertatuta dago”.
Bada, asteleheneko ekintzaren leloa 365 egunez martxoak 8a da izango da. Gazteek, plazako lurrean klarionarekin idatzitako mezuak idatziko dituzte, “azkeneko asteetan landu dituzten mezu eta kontzeptuei lotutakoak”. Euria egiten badu, bertan behera utziko dute jarduera.
Horrez gain, Gaztelekuan Sufragistas pelikula eskainiko dute gaur, eta gazte bulegoan mezuak jarriko dituzte.