Emakumearen Asteko bazkaria, Klink Elkartean
Bazkarirako sarrerak lortzeko, 15 euroko ordainketa egin behar da zabaldu dituzten kontu korronteetako batean.
Emeki Elkarteak eta Hondarribiko Udalak Emakumeok gure burua omentzen izeneko bazkari herrikoia antolatu dute larunbaterako (hilak 5) Klink Elkartean.
Hitzordua 14:00etan izango da, eta 15 euro balio du. Joan ahal izateko aurretik izena eman beharra dago, eta horretarako, menuaren ordainketa egin behar da ahalbidetu dituzten bi kontu korronteetako batean:
Kutxabank: ES07 2095 5039 91 1061517701
Laboral Kutxa: ES39 3035 0049 030490025503