Solas Jolas udalekuetarako izena eman daiteke
Martxoaren 11ra arte egongo da aukera izena emateko. Udalekuak uztailaren 5etik 29ra eta abuztuaren 2tik 31ra izango dira.
Solas Jolas programa prestatzen hasi da udala, eta dagoeneko, ireki du aurrez izena emateko epea: martxoaren 11ra arte egin ahal izango da 14:00ak bitarte.
Udan lehenengo txanda uztailaren 5etik 29ra izango da, eta bigarrena abuztuaren 2tik 31ra. Programaren helburua euskara sustatu eta hizkuntza ohituretan eragitea da Miren Etxebeste Euskara zinegotziak gogorarazi duenez.
Udalak izena emateko hitzorduak zozkatuko ditu, baina aurretiaz izena eman beharko da, ohiko baliabideen bidez: HAZ, egoitza elektronikoa… Zoriak erabakiko du nork duen lehen hitzordua eta nork azkena: aurrenek eskainitako edozein plaza eskuratu ahal izango dute, eta plazak bete ahala aukerak murriztuz joango dira.