Ipuin kontatze saio berezia, ostegun honetan
Lupe Lekuona hondarribiarrak egingo du irakurketa Emekik gonbidatuta.

A.Aranburu
Emakumearen Astearen barruan Lupe Lekuona ipuin kontari ariko da Emeki Elkartean ostegun honetan (hilak 3) 17:30etatik 18:30etara.
3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta sarrera librea da aretoa bete arte. Amaieran sorpresa bat egongo dela aurreratu du Lekuonak.