Inauterietako karroza onenen sariak banatu dituzte
Carlos Zapirainek eraman du sari nagusia, eta ondoren Amute Kostako Auzolagunak izan dira.
Kultura eta Merkataritza departamentuak antolatuta, Inauterien bueltako sari desberdinen banaketa egin dute. Udaletxeko Areto Nagusian izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Goio Uriarte Kultura teknikaria eta parte hartzaileen ordezkari andana.
Carlos Zapirain Dantza Eskolaren karrozak eraman du karroza onenaren sari nagusia; bigarren izan dira Amute Kosta Auzo Elkarteko kideak, eta hirugarrenak Gazte Landetxa Elkartea.
D taldeko konpartsa lehiaketari dagokionez, lehenengo saria eman diote Amute Kosta Auzolagunak taldeari, bigarrena Kuki taldeari eta hirugarrena Pilar Peña Dantza Taldeari. Laugarren saria Carlos Zapirain Dantza Eskolak jaso du, eta azkena Amaiyuu Dantza Estudioak.
B konpartsek ere eduki dute merezimendua, eta garaikur nagusia Mendialderi eman diote. Hondarribikoa ez den konpartsa onena Gazte Landetxak irabazi du, bigarren Santiagoko Deabruak, hirugarren saria Toxic-entzat, laugarrena Jazzarte Danxe Studiorentzat, bosgarrena My Dance Studiok eskuratu du, seigarrena AMPA Elatzetak eta azkena, Trikuharri Elkarte Soziokulturalak.