Elkarretaratzera deitu du Martxoaren 8an Itaiak
Martxoaren 8ari begira, elkarretaratzea antolatu du Bidasoko Itaiak, San Juan plazan.
Martxoaren 8an elkarretaratzera deitu ditu Hondarribiko eta Irungo herritar guztiak Bidasoko Itaiak. 18:00etan izango da, San Juan plazan. Elkarretaratzerako aukeratu duten leloa Emakume langileok askatzeko, sozialismoa izango da.
“Miseria eta biolentziak” emakume langileen bizitzak definitzen dituela iritzi dio Bidasoko Itaiak, eta “zapalkuntza egoerari aurre egin eta sozialismoaren alde antolatzea” ezinbestekotzat jo du askatasuna lortu ahal izateko.