Erbestearen gaia landuko dute '2000 del Winnipeg' liburuaren aurkezpenean
Josu Txueka egileak eta Julia Monge Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak parte hartuko dute hitzaldian.
2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo liburua aurkeztuko dute ostegun honetan, martxoak 3, Palmera Monteron, 19:00etatik aurrera. Bertan izango dira liburuaren egilea, Josu Txueka Intxusta eta Julia Monge Intxorta 1937 elkarteko kidea. Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak antolatu du hitzaldia.
Winnipegen Frantziak eginiko itsasontzian ontziratu ziren Espainiako Gerran erbesteratutako 2.000tik gora herritar, Txilerantz bidean. Liburuak 1939ko abuztuaren 4an kokatuko daa, adin, jatorri, lanbide eta profil ideologiko ehunka lagunek hastera doazen bidaian.
Zeharkaldiak iraun zuen 30 egunetan, barruan gertatzen zena kontatu zuten, baita kanpoan gertatzen zena ere; alegia, munduaren egunerokotasuna eta bilakaera. Liburuan, horrenbestez, egun horietako egunkari argitaragabea bilduko dute: jatorrizko orrien transkripzioa. Winnipegen bildutako zenbait frakzio politiko eta sozialetako ordezkarien adostasunez, mural batean jartzen zituzten bertakoek irakurri, komentatu eta eztabaidatzeko.