Fermin Calbetoneko asfaltatze lanek trafikoan eragina izango dute
Fermin Calbeton-San Juaneko autobus geltokiko markesina kendu egingo dutenez, geltokia behin-behinean Colon pasealekuan izango da Francisco Gainza eta Pikoketa kaleen artean.
FErmin Calbeton eta Nafarroa hiribidean asfaltatze obrak hasiko dira gaurtik aurrera (Colon pasealeku eta Eliza karrikaren artean), eta horrek trafikoan eragina izango du. Hala, Fermin Calbeton-San Juan autobus geltokiko markesina bota egingo dute, eta behin-behinean autobus geltokia tokiz aldatuko dute; Colon pasealekuan egongo da Francisco Gainza eta Pikoketa kaleen artean.
Zirkulazioari dagokionez, errail batean bakarrik egingo dituztenez obrak, Behobia alderako trafikoari bakarrik eragingo diete obrek, ez Hondarribia alderakoari. Behobiara doan zirkulazioa autobusek eta taxiek erabili ohi duten bidetik desbideratuko dute; Eliza karrikara atera eta Nafarroa hiribidetik jarraituko du.
Lanek bi asteko iraupena izatea espero dute eguraldiaren arabera.