Ukrainarrei babesa eman diete sozialistek
Errusiaren jarrera militarra "onartezina" dela arbuiatu dute, eta Euskal Herrian bizi diren eta jatorri ukrainarra dutenei elkartasuna adierazi diete.
Sozialistek gaitzetsi egin dute Ukrainan Putinen gobernuak egindako ekintza militar “onartezina”, eta “elkartasuna eta babesa” adierazi diete herrialde hartako herritarrei, eta bereziki, bertako jatorria duten euskal herritarrei.
Ukrainan gertatutakoa “oso larria” dela adierazi dute, eta ezin dela zigorrik gabe geratu uste dute. Izan ere, nazioarteko legedia urratu duela potentzia nuklear den Errusiak, eta inbasioa hasi dute era berean. “Gainera, errepresaliekin mehatxatu du erasotutako herrialdeari laguntzen dion beste edozein nazioari. Putinek erasotu du Ukraina, eta, era berean, aurrez aurreko erasoa jasaten ari dira Europako printzipioa eta balioak “.
Gerraren aurkako ahotsak ugaritu egin direla dio Iosu Alvarez, sozialisten bozeramaileak eta bakearen aldarri horretara batzen direla azaldu dute. Era berean, Putini exijitu diote inbasioa berehala eteteko eta tropak Errusiara itzultzeko. Konponbidea, diplomazia bidez bilatzea proposatu dute, “bakea berrezartzeko eta heriotza eta ondorio suntsitzaile gehiago saihesteko”.