KZGunea lekuz aldatuko dute
Hurrengo astelehenean egingo dute behin behineko lekualdatzea.
KZGuneko bulegoa, Harresilanda kaletik, Lapurdi kaleko 8. zenbakira – Puntalea auzoa– lekualdatuko dute hurrengo astelehenean (otsailaren 28a da). Aldaketaren arrazoia, orain kokatuta dagoen eraikinean lanak egin behar dituztela da.
Halaber, instalazio berrietan ez da zerbitzua martxan jarriko martxoaren 7a arte, gutxi gorabehera. Udalak jakinarazi du data zehatza jakitean, iragarriko dutela.