[Galeria] Zanpantzar iritsi da Irunera, baita Inauteriak ere
Bidasoko Erraldoiekin batera iritsi zen Zanpantzar atzo, ostegun gizena, Irungo kaleetara, dultzainaren soinuekin batera.
Atzo Inauteri ospakizunak hasi ziren Irunen. Lehen ekitaldia, Zanpantzarren etorrera izan zen. Alberto Anguera plazatik abiatu ziren, Paseo Colon ibilbidetik dantzatu eta Zabaltza plazan amaitu zuten.
Ikusle andana bildu zen, izan ere, urtebete Inauteririk gabe egon ondoren, jendea, eta batez ere haurrak, oso gogotsu zeuden Zanpantzar eta bere lagunak ikusteko. Datozen egunetako egitaraua, lotura honetan irakurgai.