Buru osasunari buruzko plana aurrera
Kreditu aldaketaren harira, buru osasunari buruzko plana martxan jartzeko 50.000 euro bideratuko dituzte, Elkarrekin Podemos-IUren ekimenez.
Gaurko udalbatzarrean 2,1 milioi euroko kreditu aldaketa onartu dute, horien artean hainbat proiektu garatzeko. Hala nola, buru osasunaren planera 50.000 euro bideratuko dituzte Elkarrekin Podemos-IUren ekimenez. Horren bidez, hala nola, hirian zein baliabide dauden jakitea eta herritarrek osasun mentala eta ongizatea hobetzeko nola eragin behar den jakitea da, udal taldearen arabera.
Elkarrekin Podemos IUk “osasun mentala zaintzearen alde egiten dugun apustua irmoa” egin duela azaldu du David Nuño bozeramaileak, eta plana horren adibide dela esan du “arreta jartzen baitu udal erakundetik gure herritarren ongizate emozionalaren alde egin dezakegun jardueran”.
Plan horrek “ibilbide luzea” izango duela zehaztu du, eta parte hartze zabalarekin atera nahi dutela aurrera, herritarrak, elkarteak eta auzoak: “Programetan eta arretan oinarritutako apustua egingo dugu, osasun mentalaren adierazleak hobetzeko”.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak buru osasunari beharreko garrantzia ez ematea deitoratu du, pandemiak osasun mentaleko arazoak areagotu dituen arren. Bozeramailean arabera, EAEko ospitaleetako psikiatria unitateak gainezka dabiltza, eta depresio, antsietate edo portaera nahasmenduei buruzko kontsultak areagotu egin dira.