'Unic@s' antzezlana, Itsas Etxean
"Balioetan hezitzailea eta hurkoarekiko errespetuzkoa" dela antzezlana adierazi du Juan Luis Silanesek, Kultura zinegotziak.
Unic@s antzezlanak, dibertsitate funtzionala edota minusbalioa duten bi pertsonen arazoak azaleratuko ditu. Bihar da hitzordua 20:00etan, Itsas Etxean. Inauterien egitarauaren baitan programatu dutela adierazi du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak.
Marian eta Samuel dira protagonistak, eta lehenengoak alokairuzko etxebizitza batera bizitzera joatea erabakitzen du. Samuelek horren berri izatean, independentzia pertsonalaren abenturara batuko da, eta biak haien terapeuta Sararen bizilagunak izango dira.
Silanesen hitzetan, gurasoak, seme-alabak eta aitona-amonak gau dibertigarria pasatzera joateko modukoa da emanaldia, “balioetan hezitzailea eta hurkoarekiko errespetuzkoa” delako.
Sarrerak ohiko bideetan eros daitezke, 6 euroren truke.