Arrakala digitalaren gaia landuko dute biharko plenoan
Otsaileko ohiko osoko bilkura izango da, 09:30etan, eta 12 puntuko gai ordena izango dute.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduaren eskutik, arrakala digitalaren gaia landuko dute banketxeen gaineko mozioaren bidez biharko plenoan, 09:30tik aurrera. Horrez gain, hiriko plaza bati Almudena Grandes idazlearen izena jartzea, kreditu aldaketak eta Iruzurraren Kontrako Plana izango dituzte hizpide.
Gai ordena
1.- 2022ko azaroaren 26an egindako bilkuraren akta onestea.
2.- Irungo Udalaren iruzurraren aurkako adierazpen instituzionalaren onartzeko proposamena.
3.- Alkatearen, Ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakien berri ematea.
4.- 2016ko abenduaren 31n amaitutako ekitaldiari dagokion Udal Kontu Orokorraren onartzeko proposamena.
5.- Irungo Udalaren Iruzurraren aurkako Neurrien Plana eta haren eranskinak onartzeko proposamena.
6.- 2022ko Aurrekontu Orokorraren barnean, kredituen gaikuntza modalitatean, Kreditu aldaketari buruzko 1. Espedientea onartzeko proposamena.
7.- Alkatetzaren 104. zenbakiko ebazpenaren berri ematea eta berrestea. Honen bidez ezetsi egiten da Azken Portu eta Artalekuko udal-polipertiboen instalazioak kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren jarraipena xedatzen duen 2021eko Alkatetzaren 1417. ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.
8.- Alkatetzaren 111 zenbakiko ebazpenaren berri ematea eta berrestea. Ebazpen honen bidez, indarrik gabe utzi zen Alkatetzaren 2021eko abenduaren 30eko 1506 zenbakiko ebazpena, zeinaren Irungo hiri barruko kolektiboko zerbitzu publikoa garraio zerbitzuaren Gautxori linearen ordutegiak aldatu ziren.
9.- Hego Ingurabidearen 1. Fasea eta Euskal Herria hiribidearekiko lotura gauzatzeko proiektua. Obra-bukaeraren ziurtagiria onestea.
10.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bankuari buruz aurkeztutako mozioa eta udal-talde guztiek sinatuta.
11.- Txingudiko Elkarte Feministak aurkeztutako mozioa, Almudena Grandes idazleari kale bat edo plaza bat eskaintzeko eskatuz.
12.- Eskaerak eta galderak