Zanpantzarren desfilea dela eta, trafiko aldaketak
Bihar, Ostegun Gizenarekin iritsiko da Zanpantzar, 19:00etan, Inauteriei hasiera ofiziala emanez. Horren eraginez, Colon pasealekuko erreil bat itxiko dute.
Bihar iluntzean, Ostegun Gizenarekin, bi urtez Irungo kaleak zapaldu ez dituen Zanpantzar iritsiko da, 19:00etan. Berarekin batera, Inauteriak ekarriko ditu, eta asteartean erre bitartean, mozorroak, festa eta dantza izango dira hirian. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.
Zanpantzar Alberto Anguera plazatik irtengo da, eta Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki
kaleak nahiz Colon ibilbidea zeharkatu ondoren, Zabaltza plazan geratuko da. Han, Erraldoien Balsa dantzatuko dute, Bidasoako Erraldoiak eta Musikako Udal Kontserbatorioaren partaidetzarekin.
Horrek trafikoan eragina izango du, ordea, eta Colon pasealekuko errail bat moztuta egongo da 18:50etik 19:30etara, Hondarribiaranzko bidean. Horrez gain, 19:00etatik aurrera, San Juan plazara bidean, ibilgailuek konpartsaren atzetik zirkulatuko dute, harik eta konpartsa bidegurutzeak igarotzen hasi arte.