De la Iglesia saskibaloi jokalariak esklerosi anizkoitzari buruzko hitzaldia emango du
De la Iglesia eliteko kirolaria izandakoa da, eta 2012an atzeman zioten gaixotasuna. Orduz geroztik, esklerosi anizkoitza ikustarazten dihardu.
Asier De la Iglesiak esklerosi anizkoitzari buruzko hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 28, Palmera Monteron, 19:00etatik aurrera. Irungo Hiritarren Foroak antolatu du ekitaldia. De la Iglesia eliteko saskibaloi jokalari izandakoa da, eta EBA Ligan aritutakoa. 2012an esklerosi anizkoitza atzeman zioten, eta orduz geroztik, bizitza goitik behera aldatu zitzaion. Orain, berriro bueltatu da lehiaketara.
Orduz geroztik, gaixotasuna ikustarazten ari da, eta Baila con EM elkartea sortu zuen. Irabazi asmorik gabeko elkartaren helburua gaixotasun horren eta alboko esklerosi amiotrofikoaren ikerketara funtsak bideratzea da.
Esklerosi anizkoitza nerbio sistema zentraleko gaixotasuna da, nekea, orekaren galera, mina, ikusmen alterazioa, kognitiboak, hitz egiteko zailtasuna eta antzeko sintomak eragiten dituena. 20-30 urte artekoetan gaixotasun neurologiko ohikoena da, eta are gehiago ematen da emakumeetan.