Bidasoa European Leagueko final zortzirenetan da
Fuchse Berlinen kontra galdu arren, matematikoki lortu du sailkapena talde irundarrak, bosgarrenez bere historian.
European Leagueko final zortzirenetan dago Bidasoa. Atzo, Fuchse Berlinen kontra galdu arren, 35-23, pilatutako sei puntuak eta Tatran Presovek eta Pfadi Winterthurren porrotak nahikoa izan dira bosgarrenez txartela eskuratzeko.
Balizko arerioa B multzoko txapelduna izan daiteke, eta hirugarren izatekotan, B multzoko bigarrena.
Bestalde, atzo Julen Mujikak sartutako 23. gola Bidasoak Europak sartutako 3.000.ena izan zen.