Zuhaitz Eguna berriz egingo da
Datozen egunetan aurtengo edizioari buruzko informazio gehiago emango dituzte.
Hurrengo martxoaren 26an Zuhaitz Eguna berreskuratuko du udalak, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eman du honen berri.
“Azken aldiotan bezala, San Telmo inguruan izango da. Pandemiak baldintzatuta azken urteetan ezin izan dugu ospatu, baina aurten, 2019, 2020 eta 2021ean jaiotako haur bakoitzarengatik landatuko ditugu zuhaitzak.
Datozen asteetan informazio gehiago luzatuko dutela jakinarazi dute, azken xehetasunak zaintzen ari direla eta.