Kandido Sasetari omenaldia, bere heriotzaren 85. urteurrenean
Urtean zehar hainbat ekitaldi ere egingo dituzte, omenaldia gauzatu xede.
Datorren otsailaren 23an 85 urte beteko dira Kandido Saseta hondarribiarra hil zenetik. Euzko Gudarosteko Lagun Gudalburua izan zen eta bera oroitzeko asmoz, lore eskaintza herrikoia antolatu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, otsailaren 26an (larunbata), Hondarribiko hilerrian 12:00etan.
Bidasoko herritarrei loreekin bertaratzeko deia egin die talde memorialistak. Ekitaldian Txikia abestia kantatuko dute. Ildo horretan, urtean zehar poesia, kantua eta dantza ardatz izango dituen emanaldiak gauzatuko dituztela jakinarazi dute.