Izaga kaleko lokaleko pintaketa gaitzetsi du Elkarrekin Podemosek
Elkarrekin Podemosek ez du ulertzen "nola egon daitekeen Irungo gizartean oraindik berdintasunaren eta askatasunaren printzipioak zalantzan jar ditzakeen pertsonaren bat" .
Joan den otsailaren 7an Izaga kaleko 9. zenbakiko lokalean egindako pintaketa gaitzetsi du Elkarrekin Podemos IUk. Eraso matxistatzat jo du, eta ez duela ulertzen gaineratu du, “nola egon daitekeen Irungo gizartean oraindik berdintasunaren eta askatasunaren printzipioak zalantzan jar ditzakeen pertsonaren bat”. Ekintza hori gustatzen ez zaion horren ez duela zauririk eragin esan du talde politikoak, “gogorarazten digu gizarte honetan emakumeek bizirauteko daukaten ahulezia berezia”.
Elkarrekin Podemos-IUk gogorarazi duenez, lokal hori hainbat eragilek erabiltzen dute, eta Gure Morada talde politikoaren egoitza ere bada non kultur jarduerak eta interes orokorreko ekintzak antolatzen dituzten. Txingudiko Elkarte Feminista ere behin-behinean lokal horretan dago, baita Gazte Informaziorako Zentroa eta Nigeriako Vive y Deja Vivir elkartea ere. Horrez gain, atzerritarrentzako gaztelaniazko doako ikastaroak ematen dituzte, Harreman Sarearen eta beste eragile batzuen eskutik.
Zentzu horretan, eragile guzti horiek “aniztasunaren aurkako ekintza horiek” gaitzesten dituztela azaldu du.