[Galeria] Irungo maratoi erdian, garaipen gehienak etxekoentzat
Maialen Muñoz eta Xakib Laxgar maratoi erdian, eta Sara Villasante eta Unai Arroyo hamarrekoan, atzokoan azkarrenak Irunen.
Atzo egin ziren Irungo Maratoi Erdiaren IV. ekitaldia, eta horren barruan zegoen 10 kilometroko lasterketa. Lau sailkapen nagusietatik hirutan, Irungo biztanleak nagusi izan ziren: gizonetan maratoi erdian Xakib Laxgar izan zen onena, Irunen bizi den errenteriarra; hamar kilometrokoan, berriz, Unai Arroyo zein Sara Villasante onenak gizonetan eta emakumeetan, biak ala biak irundarrak. Emakumeen maratoi erdia Maialen Muñozek (Ibarra) irabazi zuen
Bai maratoi erdian zein hamarrekoan ehunka izan ziren parte hartzaileak. Lasterka ibiltzeko egun aproposa izan zen, tenperatura egokiarekin eta noizbehinkako xirimiriarekin. Bidasoa Atletismo Taldeko kideek mimoz antolatu zuten beste behin lasterketa, eta horren emaitza da partaideek korri egiteaz gain, goiz atsegin batez gozatu zutela
Jarraian, ohorezko postuen zerrenda:
Maratoi erdia (emakumeak)
- 1. Maialen Muñoz 1.22.20
- 2. Maria Sanroman 1.29.58
- 3. Tania Saez 1.30.55
- 4. Ana Cruz 1.31.45
- 5. Idoia Nogales 1.35.46
- 6. Argider Txurruka 1.38.08
- 7. Erkuden San Martin 1.40.14
- 8. Raquel Medina 1.40.44
- 9. Monica Telletxea 1.41.32
- 10. Maite Aleman 1.41.57
Maratoi erdia (gizonak)
- 1. Xakib Laxgar 1.10.12
- 2. Carles Montllor 1.10.28
- 3. Asier Martinez 1.11.28
- 4. Ander Barrio 1.11.59
- 5. Ion Bermejo 1.12.29
- 6. Iñaki Gerika 1.12.34
- 7. Eric Ortiz de Urbina 1.12.54
- 8. Beñat Bengoetxea 1.13.54
- 9. Jaime Gutierrez 1.14.39
- 10. Aimar Agirresarobe 1.15.11
Maratoi erdiaren sailkapen osoa ikusteko, klik egin hemen.
10 kilometrokoa (emakumeak)
- 1. Sara Villasante 36.27
- 2. Sandra Martinez 40.53
- 3. Yune Gonzalez 41.15
- 4. Amagoia Iribar 41.35
- 5. Ana Gonzalez 41.57
10 kilometrokoa (gizonak)
- 1. Unai Arroyo 30.35
- 2. Unai Ibarra 32.08
- 3. Raul Gomez 33.41
- 4. Gwendal Larque 33.51
- 5. Asier Landart 34.22
10 kilometroko probaren sailkapen osoa ikusteko, klik egin hemen.
Jarraian, atzoko lasterketaren argazki sorta.