Sei puntuko mozio baten bidez udalari bere gain har ditzala erraztasunak emateko bideak eskatu diote sozialistek.
Sozialistek mozio baten bidez udalari eskatu diote estutu ditzatela herri horretan zerbitzuak ematen dituzten enpresak eta erakundeak herritar zaurgarrienei arreta pertsonalizatua eman ahal izateko, “bai adinekoei eta bai desgaitasunen bat dutenei”. Era horretan, eskaintzen dituzten zerbitzuak edo produktuak eskuratzeko sistema digitalak edo makinak erabiltzeko derrigortasuna saihestea proposatu du PSE-EEk.
Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak esan du azken urteotan hainbat arau onartu direla legerian kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsa bermatzeko, bereziki zaurgarrienen eskubideei begira. Hala ere, esperientziak bezeroarentzako arreta-zerbitzu gehienek gabezia handiak dituztela dio. “Zailtasun hori areagotu egiten da bide digitala denean produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko eskaintzen den bakarra, eta hori gero eta sarriago gertatzen da. Hala gertatzen da, adibidez, bankuen eremuan”.
Mozioak sei puntu ditu: lehenik, PSE-EEk udalbatzari eskatu dio Hondarribiko Udalari eska diezaiola eska diezaiela hirian presentzia duten zerbitzuak ematen dituzten enpresei eta erakundeei kontsumitzaile ahulenei arreta pertsonalizatua emateko; bigarren, Hondarribiko Udalak erakunde horiei, publiko zein pribatuei, talde horien premia bereziak kontuan hartzeko eta arreta hurbil eta azkarra emateko eskatzea; hirugarren, sistema digitalak edo makinak erabiltzea derrigorrezkoa ez izatea; laugarren, orain arteko eskakizun berdina Eusko Jaurlaritzari egitea; bosgarren, Hondarribiko Udala konprimitzea administrazio publiko horretan egin behar dituzten izapideetan adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zailtasunak berrikustea; azkenik, herriko establezimenduei udalak gonbita egitea aipatutako pertsonei erraztasunak ematera. “Horretarako, Udalak sentsibilizazio- eta informazio-kanpaina bat egingo du adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko jardunbide egokiei buruz.”