Hondarribiak itsasoarekin duen harreman historikoagatik, tragedia hori berezko sentitzen dutela adierazi du Iosu Alvarez sozialistak.
Elkartasuna eta doluminak adierazi dizkiete sozialistek asteartean Terranovan Galiziako Villa Pitanxo arrantza ontziaren hondoratzean kaltetutakoak izan direnei.
Azken berrien arabera, hamar marinel hil dira, beste hamaika desagertuta daude eta hiru bakarrik erreskatatu dituzte bizirik. “Gaurkoa egun tristea da gure herriarentzat, eta marinel horientzako eta Galiziako herriarentzako gure elkartasuna adierazi nahi dugu”.
Hondarribiak lotura estua duela arrantzarekin azaldu du, eta horregatik, “jakin badakigu arrantzalea izatea dela dagoen lanbiderik gogorrenetako bat” esan du: “Hondarribiarrok berezko sentitzen dugu tragedia hori”.
Alvarezek gogoratu du, euskaldunak Ternuako arrantzarekin lotuta daudela, bertatik ateratzen baizen garai batean bizimodua.