Gizon bat atxilotu dute Hondarribian sexu erasoa leporatuta
Erasoa hilaren 11n izan zen Hondarribiko etxe batean, eta emakumeak asteartean jarri zuen salaketa.
Irungo Ertzain Etxeko poliziak gizon bat atxilotu du emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta. Erasoa joan den ostiralean, hilak 11, izan zen Hondarribiko etxe batean. Emakumeak asteartean jarri zuen salaketa, eta horren ondotik, ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatutakoa argitu eta ustezko erasotzailea aurkitzeko.
Atzo atxilotu zuen 29 urteko gizonezkoa gertaerarekin zerikusia izatea egotzita. Polizia egoitzara eraman zuten, eta gaur, Irungo epaitegiaren esku utziko dute.