COVID-19a Irunen eta Hondarribian: duela bi aste 427 kutsatu, eta aste honetan 128
Astelehenetik asteazkenera atzeman diren COVID-19 positiboak nabarmen jaitsi dira duela bi astekoekin alderaketa eginez gero.
Aste honetan, astelehenetik asteazkenera, COVID-19agatik positibo eman dutenen kopurua Irunen eta Hondarribian 128 pertsonakoa izan da, Osasun Sailak gaur eman dituen datuen arabera. Duela bi asteko epe berberean (urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra), kopuru hori 427koa izan zen.
Urtarrilaren 31tik otsailaren 2rako tartean Irunen atzemandako positiboen kopurua 317koa izan zen, eta aste honetako lehen hiru egunetakoa 87koa izan da. Beherakadak berdin jarraitu du Hondarribian: duela bi aste 110 kutsatu, oraingoan 41.
Kutsatzeen beherakada horrek tasetan eragina izan du. Jarraian, Osasun Sailak atzoko datuetan oinarrituta zabaldu duen txostenetik ateratako tasen datuak.
- Irungo tasa: 1.268 (hilaren 3an 3.484koa zen).
- Hondarribiko tasa: 1.524 (hilaren 3an 3.485ekoa zen).