'Kuku' izena du aurtengo Inauterietako kartelak
Aurtengo edizioan 7 pertsonek hartu dute parte.
Santa Maria arkupean aurkeztu dute kartel irabazlea. Otsailaren 4a izan zen aurtengo Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna, eta gaur irabazlearen berri eman du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. Orotara, 7 proposamen aurkeztu dira eta Iraitz Arabolaza Etxenagusiaren ‘Kuku’ izan da garailea.

