Mairuak berriro baserriz baserri ibiliko dira
Urtebeteko geldialdia egin dute, eta bueltan da izpiritu txarrak uxatzeko ohitura hau.
Urtebeteko geldialdiaren ondoren, mairuak egingo dituzte, eta Emeki elkartea izan da ekimenaren antolatzailea. Ohitura zahar honen helburua, baserriz baserri puska biltzea da, mairuz jantzita.
Hitzordua datorren larunbaterako egin dute (hilak 26), 10:00etan Jaizkibel kanping-aren parean. Giro ona egongo dela baieztatu dute, eta ondo pasatzera joateko deia egin dute.