'Residencias S.A' liburua aurkeztuko du Kabigorrin Ahoztar Zelaietak
Euskal Herriko zainketen gaineko ikerketa egin du kazetariak, eta fikziozko pertsonaien bidez, benetako egoitza bateko egunerokotasunean sartuko du irakurlea.

Datorren ostegunean, hilak 17, Residencias S.A liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Kabigorrin, 19:00etan. Kazetariak Euskal Herriko zaharren egoitzen gaineko ikerketa egin du, eta fikziozko pertsonaien bidez —nahiz eta benetakoak eta ezagunak izan—, egoitza baten egunerokotasuna azaleratuko du liburuan.
Zelaietaren arabera, zainketen sektorea multinazional izatera pasatu da %25eko errentagarritasunarekin, bai egoitza pribatuak baita asministrazioarekin itunduak kudeatzen dituztenak ere. Bezero edo erabiltzaileak “espekulatzeko balio bat” direla iritzi dio, eta zaintzaileak “prekarizatzeko balio bat”. Prekarizazio hori pribatizazioaren eskutik joan dela gaineratu du, “euskal oasian, administrazio publikoaren, alderdi politiko jakun batzuetako arduradunen eta sektoreko konpainien artean”.
Liburuan egoiliarren aldeko tratuak, tratu txarrak, hileta batzordeak, langile faltagatiko salaketak, gardentasunik eza, COVID tasak, maskarak kobratzea eta beste zenbait gaiak landuko dira. Horrez gain, egungo ereduaren ordezko beste eredu bat jorratuko du, langileen lan baldintzak nahiz egoiliarren duintasuna defendatuz.