Kosta kaleari buruz erabakitzeko laugarren batzarra egingo dute
Etzi izango da hitzordua, ohi moduan Amute-Kosta auzo elkartean.
Kosta kaleak nolakoa izan behar duen adosteko saio parte hartzaileak abiatu zituen udalak irailean, eta denbora aurrera joan ahala, beste bi saio egin zituzten azaroaren 10ean eta 15ean.
Etzi (hilak 16), Amute-Kosta auzo elkartean, 19:00etatik aurrera, batzar horiekin jarraituko dutela jakinarazi du gaur Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak, eta laugarren urrats horretan “Kosta kalea nola imajinatzen dugun ikusteko adostu den diseinu kolaboratzailea” azalduko dutela dio.
Udalaren asmoa hiriko zenbait kale berriritartu eta asfaltatzea da, Hondarribia Mugitzen ari da kanpainaren barnean. Kale horietako bat Kosta kalea izango dela berretsi du berriz ordezkariak.