Hiru saio, liburuaren hitzorduaren baitan
Zuloaga Etxea, Hondarribiko Kale Nagusian Aste honetarako liburuaren hitzorduaren baitan hiru saio antolatu dituzte, Zuloaga Etxean.
Lehena, ostegunean (hilak 17) izango da eta Natalia Ginzburgen Familiako lexikoa-ri buruz ariko dira, 16:30etatik aurrera. Egun berean, baina 19:00etan hasita, Poemas con juguete izango dute hizketagai, Jesus Rodriguezen lana da. Azkenik, otsailaren 18 eta 19an, biak ala biak 16:30ean, Katja Oskamen Marzann mon amour liburua izango dute hizpide.

