Erdialdean isuri gutxiago sortzeko proiektua aurkeztuko du udalak
Bihar egingo dute aurkezpen publikoa udaletxean, 1(.30ean, eta bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik.

Isuriak kontrolatu nahi ditu udalak erdialdean, eta horretarako prestatu duen proiektuaren aurkezpen publikoa egingo du bihar, 18:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian.
San Juan plaza inguruan (Legia eta Berrotaran karrikak), Foruen karrika eta Jenaro Etxeandia plazei eragingo die ekintzak, eta horietan isuri gutxiago sortzea izango da helburua. Araudian jasangarritasun energetikoaren ikuspegitik aldaketak egingo direnez, horien gaineko informazioa ematea izango da asmoa.
Biharko topaketaren aurretik auzo elkarte, merkatari eta ostalariekin bilduko da udala.
Pandemia dela eta, biharko bilera irekian parte hartzeko edukiera 35 lagunetara murriztu da, eta norbaitek joan nahi izanez gero, izena eman beharko du 010 telefono zenbakian. Bileraren ondoren, proiektua udalaren webgunera igoko dute, eta epe bat irekiko da galderak egin eta zalantzak argitzeko.