Apiriletik aurrera, Malaga eta Sevillara hegaldiak Hondarribitik
Andaluziako bi hiri horietarako hegaldiak astean bitan izango dira. Maiatzean berriz ere hasiko dira Menorca eta Mallorcakoak.
Volotea enpresak Hondarribiko aireportutik egingo dituen hegaldien eskaintza handitu egin du. Iaz, Herrialde Katalanetako Mallorcara eta Menorcara joateko aukera zabaldu zuen zuzeneko hegaldiekin (aurten ere hala izango da, maiatzetik urrira); aurten, bi noranzko horiei beste bi gehituko dizkie, Espainiako Andaluziako Malaga eta Sevilla hiriak, horiek ere eskalarik gabekoak.
Azken bi hiri horietarako hegaldiak astean bitan izango dira, astearte eta ostiraletan. Apirilaren 8an izango da lehena, eta urrira arte zabalik izango da hara joateko aukera.