Epaiaren zain geratu da Iratxe Sorzabalen auzibidea
Defentsak absoluzioa eskatu du, eta fiskaltzak 46tik 36 urtera jaitsi du zigor eskaera.
Gaur izan du Iratxe Sorzabalen kontrako epaiketak bigarren eta azken eguna, eta epaiaren zain geratu dira. Defentsak akusatuaren absoluzioa eskatu du, eta Fiskaltzak, zigor eskaera jaitsi du, 46 urtetik 36ra; «erakunde terroristako kide» izatearen akusioa kendu du, Frantzian delitu horrengatik zigorra betetzen ari dela kontuan hartuta. Informazio osoa ‘Berria’-n.