Txingudiko Elkarte Feministan pintaketak egin dituzte
Zehazki, LGTBI mugimenduaren muralean idatzi dute, eta ekintza horrekin elkarte feministan lanean ari diren emakume guztiak iraindu dituztela salatu dute.
Joan den ostiralean, otsailak 4, pintaketa batzuk egin zituzten Txingudiko Elkarte Feministaren lokalean —Izaga kalean dago—, zehazki, LGTBI mugimenduaren muralean. “Murala bandalizatzearekin batera, “Txingudiko Elkarte Feministan lanean ari garen emakumeok iraindu gintuzten”, adierazi du elkarte feministak.
Feministek biziki deitoratu dute “intolerantzia eta nagusikeria matxistaren” adierazpen hori, eta eraso “koldar” horrekin “beldurtu eta isilarazi” nahi dituztela gaineratu dute, “haien jarrerak eta pribilegioak zalantzan jartzeari utz diezaiogun”.
Edozein kasutan, eraso horiek ez dituztela “Irunen emakumeen berdintasunaren alde borrokatzeko asmo irmotik” aldenduko aldarrikatu dute.