Zanchetta eta Somenzi duetoa, Itsas Etxean
Biolin eta pianoan arituko dira musikariak, eta bost konpositoreren obrekin osatu dute programa.
Stefano Zanchetta biolin joleak eta Massimo Somenzi pianistak, batura zikloaren baitan, kontzertua eskainiko dute igande honetan (hilak 6), 19:00etan, Itsas Etxean.
Programa, bost konpositoreren obrekin osatu dute, hala nola, Maurice Ravel ziburutarraren bi sonata biolin eta pianorako sol maiorrean, eta Jesus Guridi gasteiztarraren Federico Garcia Lorcaren memorian sonata. Egitarau osoa, udalaren orrialdean ikus daiteke.
Sarrerak 3 euroren truke eros daitezke, Arma Plazan, lotura honetan, edo leihatilan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenago.