Korrika antolatzeko lehen batzarra egingo dute
Eginbeharrak banatuko dituzte, eta proposamenak ere ahalko dira egin.
Hondarribiko lehen Korrika batzarra egingo dute, datorren hilaren 9an, 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.
Bilera horretan, 22.Korrikaren nondik norakoak eta horren harira egingo diren jardueren berri emango dute. Era berean, eginbeharren ardurak banatuko dituzte, eta ekitaldiak proposatzeko aukera egongo da ere.
Konpromisorik gabe gerturatzeko eskatu diete batzordeko kideek herritarrei, “bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen”. Halaber, parte hartzeko aukerarik ez duten, baina Korrikan interesa duten horiei, herritik Korrika pasako dela zabaltzeko eskatu diete.
Korrikaren helburuak lortzeko, “guztion ekarpena eta ahalegina” beharrezkoak direla diote: “Denon parte-hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Amurriotik Donostiara”.