Lekuz aldatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna
Azaroan erositako sarrerek, datorren emankizunerako balioko dutela adierazi du Juan Luis Silanes, Kultura zinegotziak.
Hurrengo larunbatean, otsailak 12, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Kuikui ikuskizuna eskainiko dute, baina aldaketa batekin, Itsas Etxean izan beharrean, Jostaldi pilotalekuan izango da.
Aforo murrizketei aurre egiteko hartutako erabakia dela azaldu du Juan Luis Silanes, Kultura zinegotziak. Oroitarazi du ekitaldia atzeratu egin behar izan zutela azaroan, eta orain, orduan erositako sarrerak horiek ahalko dituztela berdin-berdin erabili esan du ordezkariak, bai 16.00etarako eta bai 19:00etarako saioetan.