Peio Urtxegi hil da
Dantzaren munduan ibili izan da beti. Kemen eta Meaka dantza taldeen sortzaileetakoa izan zen eta Meaka nahiz Irungo Euskal Jiraren zuzendari.
84 urterekin hil da Peio Urtxegi Ruiz Meakako dantzaria. Betidanik dantzaren munduan murgilduta ibili izan da, eta oso ohikoa zen erromerietan ikustea. Gaztetan piztu zitzaion zaletasuna, eta ondoren ibili zen Kemen eta Meaka dantza taldeen sortze prozesuan. Horrez gain, Meaka dantza taldearen nahiz Irungo Euskal Jiraren zuzendari izan da.
Dantzan.eus atarian, omenaldi ederra egin diote Urtxegiri erreportaje honetan.