Portuan elkartuko dira ospitalea handitu, berritu eta hobetu dezaten eskatzeko
Astebururako deituta dagoen kontzentrazioaz gain, otsailaren 19an manifestazioa egingo dute Irunen.
Sare Konpontzaileen plazan bilduko dira larunbat honetan, 12:00etan, Bidasoa ospitaleko ebakuntza gelak hobetu, berritu eta handitzeko eskatuz. Hala eman du berri Abotsanitz alderdiak haien sare sozialetan, baina Osasun Bidasoaren zigilua duen kartelarekin.
Aipatutako alderdiak, atxikimendua adierazi dio plataformari, beste behin, eta aldarrikapena argia dela diote: “Eratu dezatela mahai bat, eta mahai horretan erabaki dadila nola handitu, berritu eta hobetu behar den Bidasoa Ospitalea, inposiziorik gabe. Gipuzkoako beste eskualdeei aitortzen zaiena guri ere aitortzea nahi dugu, besterik ez”.
Era berean, Osasun Bidasoa plataformak, otsailaren 19rako manifestazioa antolatu duela Irunen aurreratu du Abotsanitzek.