Bihotz-biriken suspertzea eta KDA ekipoak erabiltzen jakiteko ikastaroa emango du DYA-k
Ez dela aurretiko ezagutzarik behar nabarmendu, eta "ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak" direla azaldu dute, bereziki pertsona asko dagoen lekuetan lan egiten duen horientzat.
Bihotz-biriken suspertzea eta kanpoko desfibriladore automatiko (KDA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaro ireki bat eskainiko du DYAk, Soroetagain 6 atarian duten egoitzan, otsailaren 12an.
Xedea, ariketa teoriko praktikoekin bihotz arnasketako geldialdia identifikatzea, oinarrizko bihotz biriken suspertze mugimenduak burutzea eta KDA-k erabiltzen ikastea da.
Ez dela aurretiko ezagutzarik behar nabarmendu, eta “ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak” direla azaldu dute, bereziki pertsona asko dagoen lekuetan lan egiten duen horientzat, zehaztu dutenez.
Ikastaroa, egun osokoa izango da, 09:00etatik 13:00etara, eta 14:30etatik 18:30etara. Matrikulak 90 euroko kostua du, izan ere, ikastaroaren eduki guztiak dituen eskuliburu bat jasoko dute izen ematen dutenek.
Horrez gain, ikasle kopurua mugatua izango dela aurreratu dute, “ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu edo lotura honetan topa daiteke.