Lezo-Jaizkibel mendi lasterketarako dortsal bat lortu nahi? HITZAn duzu aukera
Lezo-Jaizkibelen zozketan parte hartzeko aukera otsailaren 7an bukatuko da. Irabazleak aukera izango du beste norbaiti emateko dortsala.
Lezotarrak Lasterkari Taldeak eta Xoxolur Mendi Klubak elkarlanean zortzigarrenez antolatuko dute aurten Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa. Otsailaren 20an da, eta ohiko 14 kilometroko bide egingo dute lasterkariek Jaizkibelen bueltan (haurrentzako elkartasun lasterketak ere badaude).
HITZAk, bertan parte hartzeko dortsal bat jarri du zozkatzeko hedabidearen harpidedunen artean. Berez, salgai jarritako dortsalen kopurua agortuta dago, eta itxarote zerrenda aktibatu dute antolatzaileek. Otsailaren 7ra arteko epea (12:00ak arte) dago zozketan parte hartzeko.
Beraz, HITZAren haren harpidedun: aukera baliatuko duzu, ezta? Sartu hemen zozketan parte hartzeko.
OHARRA: Dortsala egokitu zaion harpidedunak aukera izango du dortsal hori nahi duenari emateko. Hori egitekotan, HITZAri jakinarazi behar zaio noren izenean joango den dortsala.