'Superman' eta 'Robocop', pantaila handian
18.95 programaren barruan, datorren otsailaren 12an proiektatuko dituzte bi filmak Amaia KZn.
Zientzia fikzioaren bi klasiko ikusteko aukera izango da 18.95 zinema zikloaren barruan, datorren otsailaren 12an, Amaia KZn: Superman (1978) eta Robocop (1987), biak jatorrezko bertsioan.
Saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak aurretik erosi beharko dira 5,5 euroan webgune honetan, Luis Marianoko turismo bulegoan edota Amaia KZko leihatilan.
18.95 programaren barruan, aurretik animazioa jarriko dute proiekzioa dinamizatu eta publikoarekin elkarrekiteko aritzeko jolas, lehiaketa eta sarien bidez. Oraingoan, Superman eta Robocopen arteko borroka hipotetiko bat irudikatuko dute.