'Ni' ideala ardatz duen 'Narcis@' antzezlana eskainiko dute Itsas Etxean
Anartz Zuazua da lanaren zuzendaria, eta sarrerak jada erosi daitezke 4 euroren truke.
Narcis@ antzezlana Itsas Etxeko auditoriumeko oholtzan ikusi ahalko da, 17:00etatik aurrera, larunbat honetan.
Borobil Teatroa antzerki taldearen lana da, Anartz Zuazuak zuzendutakoa, eta hasiera batean, abenduan interpretatu behar zuten herrian, baina atzeratu egin zen.
Narciso kontakizun klasiko grekoa oinarritzat hartuta, sare sozialetan arrakasta izateko ni idealaren bila ibiltzea jorratuko dute Asier Oruesagasti, Amaia Irazabal, Aia Kruse eta Gaizka Chamizo aktoreek.
Sarrerak 4 euro balio du, eta ohiko bideetan eskura daitezke.